XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zenbait zentral bi errekari motak erretzeko prestatuta daude (Pasaiakoa adibidez).
Ikatza erabiltzen denean, ikatza parke batetatik zilo batzutara eramaten da.
Ikatz mota desberdinen nahaste aproposak egin ondoren
Konprimagailu batek ematen duen haize beroak eramaten du ikatz hautsa erregailutaraino.
Han, ikatza erretzean sortzen den berotasunaz galdara baten bidez ura lurrindu egiten da eta turbinara bidaltzen.
Turbinatik irtetzen denean lurrina kondentsagailu batetara bidaltzen da, berriro ere errekuperatu eta galdarara eramateko.
Zirkuito nagusian (turbinan barrena) dabilen ura beti bat da, galerak eskatzen duten ordaina salbu.
Kondentsatorean lurrina hozteko erabiltzen den ura ibil daiteke zirkuito itxi batetan, eta orduan hozteko dorre batzu behar dira, ala zirkuito irekian lanegiten da itsasoko edo hibaiko uraz.
3-5 Zentral nuklearrakHauk ere zentral termikoak dira baina berotasuna ez dute konbustioz sortzen, erreakzio nuklear batez baizik.
Zentral nuklear baten bihotza bere erreaktorea da.
Erreaktore baten elementu nagusiak hautxek dira: 1.-
Errekaria.Erraz fisiona daitekeen ekai bat eduki behar du.
Era honetako ekai ezagunak uranio 235 a, uranio 233 a, Plutonio 239 a dira.